NEGUKO ZENBAKETA
Fitxa hauetan, inprimatu eta plastifikatu edo plastikozko poltzetan jarri ondoren, plastilina zuriaren bolatxoak eginda, haurrek zenbakiak adierazten duen adina plastilina zuri bolatxo jarri beharko dituzte.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
IZENAK OSATZEKO BIHOTZAK
Nahi badugu izenarekin jolastea hemen daukagu aukera.
Bihotz bakoitzean letra bat aurkituko dugu, maiuskula edo xehea, eta harekin gure izena osa dezakegu.
ESKU-TREBETASUNA ZULOAK EGITEN
Trebezia eta eskuen indarra sakabokatu batekin landuko ditugu.
Lagunen Egunetik gertu gaudela aprobetxatzen dugu eta bihotz honetan zuloak egingo ditugu.
Lehenengo ertzetatik kontrolatuta, gero bihotzaren gainerakotik libre.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)



























