NEGUKO ZENBAKETA

Fitxa hauetan, inprimatu eta plastifikatu edo plastikozko poltzetan jarri ondoren, plastilina zuriaren bolatxoak eginda, haurrek zenbakiak adierazten duen adina plastilina zuri bolatxo jarri beharko dituzte.




Irudiak jaisteko sakatu gainean

IZENAK OSATZEKO BIHOTZAK

Nahi badugu izenarekin jolastea hemen daukagu aukera.

Bihotz bakoitzean letra bat aurkituko dugu, maiuskula edo xehea, eta harekin gure izena osa dezakegu.

Txikiek izena kopiatuko dute, baina haur handienek hainbat jolas mota egin ahal izango dituzte. Adibidez, beste lankide baten izena egin, senide batena, andereñoarena, gustuko hitzak jarri eta itsatsi lagun bati oparitzeko...

Artxiboa jaisteko sakatu irudiaren gainean

ESKU-TREBETASUNA ZULOAK EGITEN

Trebezia eta eskuen indarra sakabokatu batekin landuko ditugu.

Lagunen Egunetik gertu gaudela aprobetxatzen dugu eta bihotz honetan zuloak egingo ditugu.

Lehenengo ertzetatik kontrolatuta, gero bihotzaren gainerakotik libre.



Irudiak jaisteko sakatu gainean