PICASSOK ELURREZKO PANPINA BAT MARGOTUKO BALU... ipuina

Ipuin berezia da hau. Arte beteta dago.

"Picassok elurrezko panpina bat margotuko balu" nola izango litzake?

Eta zurea?

Galdera honetatik sortzen da liburu ilustratu xarmangarri, apetatsu eta hezigarri hau, artistaren irudimenak gai prosaiko baten magia nola inbokatu dezakeen erakusten duena. Greg Newbolden arte kamaleonikoak Roy Lichtensteinen elurretako heroia eguna salbatzen erakusten digu, Georgia O 'Keeferen elur panpina basamortuan loratzen, Claude Moneten elur panpinak lastategi baten artean, Grant Wooden elur gotiko amerikarreko panpina, Jackson Pollocken elur panpina hamar mila ikurrekin bezala, Derreteil izpiekin eta panpina tanteoak eluz. 

Ibilbide honetarako gure gidaria Hamster bat da.

Ingelesez dago, baina ulergarria da. Ni ez naiz trebea ingelesarekin eta ulertzen dut, benetan.

Hemen uzten dizuet egin dudan fitxa eta goiko irudian bideo bat ipuinarekin.

Irudia jaisteko sakatu gainean

MOSAIKOAK KOPIATU fitxak

Ez bakarrik kopia egin, baizik eta arreta mantentzea eta ikusmen-bereizketa landuko ditugu ariketa hauekin.

Haurrei asko gustatzen zaizkienez, beste fitxa berriak egingo ditudala pensatzen ari naiz.






Irudiak jaisteko sakatu gainean

SIMETRIA-ARDATZA ELUR-MALUTAREKIN

Elur-maluta hauekin simetria landuko dugu.

Batzarrean azalduko dugu, elur-maluta berberak izanik, simetriaren ardatza desberdina dela. 

Aulki baten, baloi baten, arkatz baten, arbelaren edo pertsona baten simetria-ardatza zein izango litzatekeen pentsatzeko eska diezaiekegu. Horrela, simetriak ardatzak posizio desberdinetan dituela egiaztatuko dute.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

NEGUKO PAISAIAREN ESKULANA

Eskulan honekin neguko paisaia egingo dugu.

Oso materiala sinplea du: kartulinak eta papera.

Haur bakoitzak ber moduan egingo du eta guztiak zoragarriak izango dira.

Gero erakusketa egin dezakegu, etxera eraman baino lehen.

Ikusteko sakatu irudiaren gainean