GABONETAKO SUDOKUAK jolasa

Sudokuak logika modu dibertigarrian garatzeko modu bat dira. Zenbakiekin egin ohi dira, baina teknika ikasteko hobe da marrazkitxoekin hastea.

Egin ditudan sudoku hauek Gabonak dituzte gaitzat eta 3 elementukoak dira bakarrik, txikiek ondo ikas dezaten.

Azken 3 irudiak, ebaki ondoren, bere lekuan jarri behar diren piezak dira, ilaretan eta zutabeetan errepika ez daitezen.











PDF-a jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean

KOLOREEKIN JOLASTEN jolasa

Koloreak modu askotan landu daitezke, baina ondo pasatzeko jolas bat egitea da onena, ikasitakoa ziurta dezagun. 

Gabonak direla aprobetxatuz...




PDF-a jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean

ZINTZILIKARIOAK EGITEN eskulanak

Haurrei beti gustatzen zaie zintzilikario bat egitea eskolako Gabonetako zuhaitzerako edo leihoetan jartzeko. 

Bolatxo hauek oso errazak dira eta oso ondo geratzen dira. Ea animatzen zareten!!




PDF-a jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean