ZENBATU ETA AUKERATU PINTZAK ERALBILDUZ (gure gabonak)

Gabonetako sarrera honetan iaz egin nuen beste bat egokitu dut. 

Aurrekoan, esteka uzten dizuet, pertsonaiak generikoagoak ziren. 

Bertan jarri ditut gure Gabonetako pertsonaiak, Olentzero, Galtzagorri, Olentzeroren baserria, Asto eta pinua.




LEIHOAK ORNITUZ (txantiloi ugari)

Gabonetako jaiak iristen direnean, oso gustuko dugu gure leihoak apaintzea, bai ikasgelakoak, bai etxekoak.

Horretarako, errotuladore berezi batzuk erabiltzen ditugu, zuriz margotzen dituztenak. Baina txantiloi edo modeloren bat behar dugu zer margotu dezakegun ikusteko, baita irudimen handia (txikienei inoiz falta ez zaiena)ere.

Sarrera honetan txantiloi dezente uzten dizkizuet erreferentzia bat izan dezazuen.






EUSKARAREN IZPIAK


Euskararen eguna ospatzeko eskola-jarduera bat proposatzen dut: gela osoan LED kandelak piztea, eta, horrela, euskara gure bizitzak argitzen dituen argia dela gogoratzea.

Sakatu irudian

ALFABETOA-Z HASTEN DIREN HITZEN GURPILAK

Alfabetoko hizki bakoitzaz hasten diren hainbat hitzekin gurpiltxoak osatu dira haurrak material manipulatibo moduan erabil ditzan.

**Lotura desagertu dela konturatu naiz. Beraz, denbora ematen badidazue egiten saiatuko naiz.

Sakatu irudian