PAKEA OSPATZEN

Anak,nire lagunak, "Pakearen eguna" ospatzeko LIM jarduera hau egin du. Bideo bat, ipuin bat eta jarduera batzuk daude barnean.

Eskerrika asko, Ana, zure lanagatik.

Arbela digitalean jartzeko aproposak dira ekintak.

Joko errazak LITERACY CENTER

Erabiltzeko erraztasuna eta edukiak nabarmenduko ditut.

Aurkituko ditugu ekintzak dira: letrak, zenbakiak, figurak, koloreak. Txikientzat egokiena dudarik gabe.

Lau hizkuntza hauetan dago: inglesa, frantzesa, gaztelania eta alemaniarra.

Sakatu irudian sartzeko.

Sagua lantzen EDUCAMADRID

Joko honek bi ariketa errazak ditu saguaren ezkerreko botoiarekin praktikatzeko (klikatu).

Sakatu irudian sartzeko.

Hirukiak CLAN TV

Ezagunak dira hirukiak eta haien abenturak, baina web honetan beraien bideoak, jokoak eta marrazkiak eskura daitezke. Zoragarri pasatzen dugu pertsonaia hauekin, ez da?

Orria ingelesez ere aurkituko dugu.

Sakatu irudian sartzeko.

Jugar juntos gloga

"Jugar juntos" gurasoentzako web orria da. Joko desberdinak ikusteko horma-irudi bat sortu dut.
Arbela digitalean ere jar daiteke eta horrela errazago jolastuko dute umeek.

Grafiak PDI GENMAGIC

Arbela Digitala erabiltzeko ezinbesteko aukera da ariketa hau. Umeek, banan-banan, bokalen grafiak egin ditzakete, gainontzekoek beste lan egiten duten bitartean.

Sakatu irudian sartzeko.

Bit on-line NTIC

Bit-ekin zuzenki jolas daiteke jarduera honetan. 4 zatitan dago sailkatuta: irudiak, zenbakiak, hitzak (gaztelaniaz) eta ingelesa.

Dudarik gabe jolas dezakegu bai ordenagailuan, bai arbela digitalean.

Sakatu irudian sartzeko.