KLIKA- KORRIKA 2019

Aurtengo Korrikaren abestia oso zaila da txikientzat, letra luzea, azkarra... Trebetasun handia izan behar da abesti osoa jarraitzeko, horregatik LHko ikasleentzat uzti dugu. Dena den, prestatu behar dugu dantza eta soinua ikasi pixka bat, ez da?

Txikiek KLIKA esan dezakegu oso gogor eta eskola festan eta korrikan parte hartuko dugunez, hemen duzue 



Web orri osoa ikusteko...

Sakatu irudiaren gainean

TXORIA ETA PINUA ipuina

Oso ezaguna da ipuin hau. Eskola guztietan ale bat, gutxienez, izango dugulakoan nago.

Negua kontatzen dut eta beti izugarri arrakasta lortu du, horregatik hemen duzue aurkezpen moduan.

Dibertitzera!!!!!


Aurkezpena jaisteko sakatu irudiaren gainean

ETXERA GOAZ!!!! emozioak lantzen

Astean behin edo bitan, etxera joateko azken momentutan umeei "NOLA SENTITZEN ZARA?" galdetzen diete.

Ez da bakarrik inportantea eskolan sartzen den momentua, baizik eta joaten diren momentua ere. Horregatik, eta segun eta zer esaten duten, errotuladore beltzez margotzen dizkiet aurpegi pozik edo triste atzamarretan.

Gehien bat aurpegi irrifartsuak margotzen ditut. Hori da etxera eramaten dudan SARIA. 

Nire proposamena da hori, atzamarretan aurpegi politak margotzea. Eta orain E T X E R A!!!!!!!!!!!

Egin eta... esango didazue.

NEGUKO AHOZKO ADIERAZPENA kartelak

Hamar marrazki desberdinak negua azaltzeko dira kartel hauek.

Banan banan aterako ditugu kartelak eta batzarrean umeek beraien esperientziak eta ezagutzak, baita ikusten dutena ere, kontatuko dituzte denon artean.

Ahozko adierazpena, neguko hiztegia, emozioak, egoerak eta milaka gauza izango ditugu eskuan lengoaia aberasteko.

Irudiak jaisteko sakatu gainean