Irudia jaisteko sakatu gainean
BARRUAN DAGO jolasa
Zer dago gauzen barruan? eta kanpoan? Horretan datza jarduera hau.
JCLIC menpean egin nuen eta 3 zatitan dago banatuta, adinaren arabera.
Umeek lotu behar diren marrazkiak, nahiz arbela digitalean, nahiz ordenagailuan, nahiz tablet batean egin daitezke.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2019
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, hemen duzue bere historia.
Frantzisko Xabierkoaren egunean ospatzen da. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara.
1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Eskoletan hamaika gauza egiten ditugu ospatzeko: dantzak, antzerkiak, magialdiak, ipuin-kontalariak... baina ahaztu ezin EUSKARAREN EGUNA GUZTIAK DIRELA.
Albisteak ikusteko sakatu irudiaren gainean
IRUDIAK LOTU BERE ITZALAREKIN jolasa
Izenburuan esaten duenez, jarduera honetan lotu behar ditugu irudiak bere itzalarekin.
JCLIC inguruan egin ditudan beste jarduerak bezala, nahiz ordenagailuan, nahiz arbela digitalean, nahiz tablet batean jolas daiteke.
Banatuta dago adinaren arabera, hau de 3, 4 eta 5 urteko umeek bere zatia espezialki dute.
Jolasteko sakatu irudiaren gainean
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)


















