PEPPA PIGEN MILAKA MARRAZKIAK

Badakigu Pepparen marrazkiak zein gustukoak diren. Hemen ditugu orrialde batzuk doan inprimatu eta koloreztatzeko.

Ikusteko sakatu irudiaren gainean

22. KORRIKA - HITZ EKIN

Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.


Hitzek hizkuntza, ekinak herria.

Korrika ezagutzeko, abestia ikasteko, ibilbidea ikusteko eta unitate didaktikoak eskuratzeko...

Sakatu irudiaren gainean

LOKAILU-KUBOAK jostailua

Jostailu hori haur-hezkuntzako gela guztietan eduki beharko litzateke.

Ematen duen sormen handia, eraikuntza-askatasuna eta eskema zehatzak kopiatzeko aukera direla-eta, ikaskuntzan ezinbestekoa da praktikan.

Ikasgai asko lantzen ditu, baina horien artean honako hauek azpimarra ditzakegu: patroi jakin bati jarraitzea, zenbatzea eta sailkatzea, oinarrizko trebetasun motorrak, 3D eraikuntza, irudimenezko jokoa eta elkarlaneko jolasa.


Gehiago jakiteko sakatu goiko irudiaren gainean