UDAZKENEKO ZENBAKIKO ZUHAITZA (inprimagarria)

Joko honekin zenbaketa eta motrizitate fina landuko ditugu. 

Haurrek plastilinazko bolatxoak jarriko dituzte marrazkiaren laukitxoetan, zenbakiak adierazten duen bezala. 

Ondoren, bolatxo adina hosto moztuta jarriko dituzte zuhaitzean.

UDAZKENEKO MAKILTXOEN ESKULANA (inprimagarriak)

Udazkenari buruzko eskulan bat, asko gustatuko zaizuena.

Makilatxoak dagoeneko koloreztatuta eros daitezke, baina niri gehiago gustatzen zait umeek errotuladoreekin margotzea.

Fitxen beheko partean idatzi behar dute egindakoaren izena.