EMOZIOEN ESKULANA

Hau jolas simple eta erraza da.

Gorputzaren zati bakoitza bere lekuan jarri behar da, baina bakoitzean aukera desberdinak ditugu egiteko.

Asma eta marraz ditzakegu, baina, badaezpada ere, hemen uzten dizuet artxibo bat eredu batekin.


BURUTIK OINETARA ipuina

Ipuin hau asko gustatu zaigu eta, gainera, oso zaila da lortzea, deskatalogatuta dagoelako eta ez delako saltzen.

Hemen uzten dizuet lortu dudan artxiboa. Espero dut guri adina gustatuko zaizuela.


EMOZIO-AURPEGIEN JOLASA

Panpina hauen bidez sentimendu ezberdinak adierazteko jolasa da hau.

Aurpegi bat jarri eta zer sentitzen duen asmatu dezakegu. 

Edo alderantziz, emozio bat esan eta aurpegitxo hori panpinean jarri. 

Edo panpinaren aurpegia imitatzera. Jokatzeko modu asko daude, eta ziur azkar bururatuko zaizkigula.