IKASGELA ETA PASILLOA APAINTZEN UDAZKENEAN apaingarriak


Hau da pasilloaren arbola. Enborra errodiloekin margotzen da.


Maku eta Pintxo, ipuinen protagonistak tamaina handian jarrita, urtaroko panelaren pertsonaiak bihurtu dira.


Eguneroko umeek ekarritako hostoekin apaingarriak egiten dira ikasgela ornatzeko (zilarrezko errotuladorekin erabiliz).


UDAZKENEKO ZUHAITZAK eskulanak

Udazkena ospatzeko zuhaitztxoak egiteko modu asko daude. 

Teknika desberdinekin egin ditzakegu. 

Adibide batzuk uzten dizkizuet: hatzekin moztutako zetazko papera, koloretako kartoi mehezko zerrendak, hatzekin moztutako kartoi mehea, zulatzeko makinaren zirkulutxoak, zeta zimurtuzko papera, laukitxoetan guraizeekin moztutako kartoi mehea, pinotxo papera zatitxotan, orri formako kartoi mehea... Denak daude eder.