Páginas

2017-01-18

Bokalen kartelak eta jolasa

Kartel hauek inprimatu eta plastifikatu ondoren jolasa egingo dugu.

Asanbladan landutako bokalarekin hasten diren hitzak esango ditugu. Gero errotulki ezabaezinez idatziko ditugu (irakasleok edota ikasleek) kartelaren gainean. 

Hurrengo saioan ezabatuko ditugu hitzak eta berriro berdin egiten hasiko gara.






Sakatu irudien gainean

2017-01-16

Agate Deunaren Jaia

Otsailaren 4an Agate Deunaren jaia ospatzen dugu, baita egun horretako inguruan beste batzuk ere.

Hemen dugu aukera ondo ikusteko. Agurtzanek egin du wix aplikazioan.


Sakatu irudian.

2017-01-13

Haurrekin hitz egiten hasteko

"Umetan erraza da euskara ikastea." esaten digute Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunetik.  Baina kezka asko sortzen dira hizkuntza hasten garenean.

Liburu honekin, zalantza batzuk argituko dira eta, bide batez, aholkuak eta ekintzak aurkituko ditugu.

Sakatu irudiaren gainean

2017-01-06

Helburuz helburu, berriz berri

Aspalditik blog hau eguneratzea ez nuen ikusten oso interesgarri. Bi blog eramateak, itzulpen hutsak izanik, aspertzen ninduen eta.

Hilabete hauetan bueltaka eta bueltaka ibili naiz, ea zerbait bururatzen zitzaidan euskarazko bloga bultzatzeko pittin bat gehiago. Eta, aldi berean, lagungarri izateko.



Post batzuk azalaratu ondoren... ez nengoen pozik geratzen zenarekin.

Berriro burura eman ia zerbait ona atera zitzaidan edo.

Beno, badirudi gakoa aurkitu dudala, hori pentsatzen dut behintzat.

Eta hemen duzue!!!

Zuen gustokoa izatea espero dut!!! Esango didazue, bale?

Azken erabakia orain arte eskolan erabili dudana jartzea da. Dena den, hainbat gauza izanez... denbora pittin bat behar dut, urte asko izan baitira.


Astelehen honetan hasiko naiz azalaratzen eta gero facebook plataforman sarrerak jarriko ditut.

Mila esker denagatik.