2012-07-03

Arbela Digitalari buruzko monografikoa

Arbela digitala oso tresna erabilgarria da edozein geletan egoteko. Dituen abanteilen artean nabarmenduko ditugu:
- Umeen partaidetza areagotzen da.
- Umeen arreta handitzen da.
- Motibagarria da eta umeen jakinmina sortzen du.
- Ulermena areagotzen da: multimedia erakargarria da eta kontzeptu konplexuak ikustea errazten du.
- Aniztasunaren trataera errazten du: ikus-hezkuntza bultzatzen du eta ariketak ikutzekoak egin ahal dira.
- Hezkuntza Berezian oso erabilgarria da, helburu desberdinekin.
- Irakasleak ikasleak behatzeko aukera ezinparekoa du.
- Irakaslearen motibazioa handitzen du, umeek positiboki hartzen dutelako.
- Irakasleak klase erakargarriagoak prestatuko ditu, urtez urte nahi duena aldatuz. (peremarques.net)

Monografiko hau interesgarria iruditu zait. Alejandra Velascok eta Lara Romerok egin dute eta  "Observatorio Tecnológico del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte" azalaratu da.
Sakatu irudian sartzeko.

No hay comentarios :

Publicar un comentario