2017-01-06

Helburuz helburu, berriz berri

Aspalditik blog hau eguneratzea ez nuen ikusten oso interesgarri. Bi blog eramateak, itzulpen hutsak izanik, aspertzen ninduen eta.

Hilabete hauetan bueltaka eta bueltaka ibili naiz, ea zerbait bururatzen zitzaidan euskarazko bloga bultzatzeko pittin bat gehiago. Eta, aldi berean, lagungarri izateko.


Post batzuk azalaratu ondoren... ez nengoen pozik geratzen zenarekin.

Berriro burura eman ia zerbait ona atera zitzaidan edo.

Beno, badirudi gakoa aurkitu dudala, hori pentsatzen dut behintzat.

Eta hemen duzue!!!

Zuen gustokoa izatea espero dut!!! Esango didazue, bale?

Azken erabakia orain arte eskolan erabili dudana jartzea da. Dena den, hainbat gauza izanez... denbora pittin bat behar dut, urte asko izan baitira.

Astelehen honetan hasiko naiz azalaratzen eta gero facebook plataforman sarrerak jarriko ditut.

Mila esker denagatik.

No hay comentarios :

Publicar un comentario en la entrada