Memory hau desberdina da, ez du txartelik behar zeren benetako objektuekin egiten baita.
Jolasteko zapi bat eta klaseko objektuak behar ditugu (adb. margoak, arkatza, borragoma, panpin txikia, platera, sukaldeko janaria...).
Objektuak ondo ikusi eta gero zapiarekin estaltzen dira eta umeek begiak itxiko dituzte. Orduan irakasleak objektu bat lapurtuko du leloa esaten: "ITXI BEGIAK! ZER DAGO AZPIAN?"
Umeek begiak ireki ondoren irakasleak zapia kenduko du eta asmatu behar dute zer falta den multzoan.
Hasieran hobe da 3 elementu bakarrik jartzea, asmatu ahala gauza gehiago jarriko dira zapi azpian.
No hay comentarios :
Publicar un comentario