Cookien legearen adostuz, beste entitateen widget-ak kendu ditut blog honetatik. Norbait zeredozertaz ohartuz gero, mesedez, esan. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

2017-06-26

BERDINTASUNA ipuinak

http://www.ttarttalo.eus/eu/haurrak/liburu_fitxa/familia-giroan/boutignon-beatrice/978-84-9843-519-1
Jolas-liburu honetako animaliak familiatan bilduta daude: antzekoak dira, baina, aldi berean, desberdinak. 

Irakurleari dagokio deskribapenen arabera familiak bereiztea. Familia eredu asko daude: familia gurasobakarrak, tribuak, familia homoparentalak eta familia berregituratuak. 

Liburu hunkigarria eta samurra, ongi pasatzeko, baina baita gure arteko desberdintasunetatik ikasteko ere. 

*****************************

http://www.katalogoa.eus/produktuak/liburuak/animali-guztiak-ez-dira-urdinak
Igarabak bainujantzian, asto lotsatiak, saguak euripean, jirafa dotoreak… 

Liburu zoragarri honetako animaliak familiaka bildu ditugu; antzekoak dira guztiak, baina ezberdinak ere bai. – Zerk bereizten ditu? – Formak? Jarrerak? Apaingarriren batek? Koloreak? 

Animalia guztiak ez dira urdinak liburua jolas egiteko nahiz irakurtzeko liburua da, eta behatzeko, barre egiteko, hitz egiteko eta ikasteko gonbita egiten dizue. 
Liburu bizia eta poetikoa, bikaina hazten laguntzeko. 

Sakatu irudietan

No hay comentarios :

Publicar un comentario