Ikasgelan jostailu erakargarriak eta erabilgarriak izan behar ditugu. Adibidez, hemen erakusten dizuedana.
SumBlox zurezko zenbaki-sorta bat da.
Bere diseinu bereziari esker, zenbakiekin jolastu daiteke eta, aldi berean, haurrek matematikaren oinarrizko kontzeptuak ikasten dituzte, jolas beraren bidez.
Zenbakiak ezin hobeak dira errenkadetan edo zutabeetan jartzeko, ordenatzeko edo pilatzeko.
Altuera bera balio berari dagokio, tamainaren arabera ordenatuz edo dorreak eraikiz, haurrek zenbakien esanahia eta balioa jolasean deskubrituko dituzte.
Zenbaki bakoitzaren altuera ordezkatzen duen balioarekiko proportzionala da, beraz, 2 3 baten gainean jarriz gero, elkarrekin 5 zenbakiaren altuera bera dute.
Bideo batean ikustean hobeto ulertuko dituzue abantaiak. BIDEOA
Badago mini bertsioa.
Hainbat motatako eraikuntzak egin daitezke mini bersio honekin. Adibidez, simetria lantzeko robotak erabiliko ditugu.
Hemen adibide batzuk daude.
No hay comentarios :
Publicar un comentario