Gabonetako jaiak iristen direnean, oso gustuko dugu gure leihoak apaintzea, bai ikasgelakoak, bai etxekoak.
Horretarako, errotuladore berezi batzuk erabiltzen ditugu, zuriz margotzen dituztenak. Baina txantiloi edo modeloren bat behar dugu zer margotu dezakegun ikusteko, baita irudimen handia (txikienei inoiz falta ez zaiena)ere.
Sarrera honetan txantiloi dezente uzten dizkizuet erreferentzia bat izan dezazuen.