2026-02-26

24. KORRIKA. EUSKARA GARA 2026


Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Aurtengo Korrikan ZETAK-en abestia entzungo dugu.

45 urte hauetan 2.500 km egin dira euskararen alde. 

GU EUSKARA GARA!!!!


Korrikaren ibilbidea eta abar ikusteko sakatu irudian

No hay comentarios :

Publicar un comentario