Egunero hasten dugu batzarra errutina batzuekin. Horietako bat da gauden asteko eguna.
Egiteko modu asko daude, marrazkiekin, kartelekin... Oraingoan etxetxo eta panpinatxoekin egitea proposatzen dizuet.
Kolore desberdinetako 7 etxetxo dira, eta pertsonalizatu egin daitezke, asteko egunaren izena duen karteltxo bat aurrean jarriz. Bertan, zurezko panpinatxoak sartzen dira, dagokion egunaren arabera.
Panpinatxoak etxetxoaren barruan geratzen dira hurrengo astera arte. Horrela, txikiek fisikoki panpinatxoak desagertzen ari direla ikusten dute, eta igandean amaitzeko geratzen diren astegunak ikus ditzakete.
Leku desberdinetan eros ditzakezue (ArtBendix, Etsy, Amazon...).





No hay comentarios :
Publicar un comentario