URTEBETETZEAK banderinak + letren kartelak

Urtebetetzeetan ikasgela apaintzeko baditugu banderinak eta kartelak letrekin.

https://www.dropbox.com/s/cvdr32waqcbpopv/0028%20zorionak%20banderin.rar?dl=1

Jaisteko banderinak sakatu irudian. 

Jaisteko letren kartelak sakatu HEMEN.

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2017

KONPLIZE DITUT ETA MAITE DITUT DENAK!!!!! 

NIRE LANKIDEEI, NIRE LAGUNEI, NIRE FAMILIAKOEI, EMAKUME GUZTIEI... 
 
ZUEN MUNDUA DA HAU, ZUEN ONDOAN ZERUAN GAUDE

ZUEK ZARETE LURREKO HAZIAK, LURREKO ESPATAK ETA LURREKO INDARRA. 

 ZORIONAK


MEMORY jolasa

Memory hau desberdina da, ez du txartelik behar zeren benetako objektuekin egiten baita

Jolasteko zapi bat eta klaseko objektuak behar ditugu (adb. margoak, arkatza, borragoma, panpin txikia, platera, sukaldeko janaria...). 

Objektuak ondo ikusi eta gero zapiarekin estaltzen dira eta umeek begiak itxiko dituzte. Orduan irakasleak objektu bat lapurtuko du leloa esaten: "ITXI BEGIAK! ZER DAGO AZPIAN?" 

Umeek begiak ireki ondoren irakasleak zapia kenduko du eta asmatu behar dute zer falta den multzoan. 

Hasieran hobe da 3 elementu bakarrik jartzea, asmatu ahala gauza gehiago jarriko dira zapi azpian. 


ADIMEN EMOZIONALA erlojua

Egunero emozioen erloju honekin umeek nola sentitzen diren seinalatuko dute.

Erlojua jaisteko sakatu irudian eta gorde. Inprimatu kartulina batean eta plastifikatu.



GORPUTZ GEOMETRIKOAK jolasa

Jolas honetan Gorpuz Geometrikoak eta gure inguruko objektuak dira elementu nagusiak. Kartel handiak plastifikatu ondoren, eta jolastu eta gero, erabil daitezke gelako hormetan jartzeko. 
 
https://www.dropbox.com/s/96e4a5u6ej364qw/0025%20gorputz%20geometrikoak.rar?dl=1

Jaisteko sakatu irudian.