ERREGE MAGOENTZAKO ESKUTITZAK
Errege Magoei umeek eta guk ere zerbait eskatzen diegu, horregatik eskutitzak behar ditugu.
Eredu batzuk egin ditut. Hemen daude deskargatzeko prest.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
IRUDI GEOMETRIKOAK. kartelak
Ikasgelako kartelak dira hauek, Idoia-renak. Pedagogia terapeutikako irakasle honek material asko egin eta konpartitu egiten du. Aztertzea merezi du.
Irudietan estekak uzten ditut.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
KARRAKA EGITEN. gabonak
Hau gure karraka da.
Gabon-kantak abestean karraka honekin zarata egiten dugu akonpainamendu moduan.
Ur botila, arroza, gometsak eta... zarata egitera.
BILATU MARRAZKI DESBERDINA. gabonak
Tapoia, partxis fitxa edo kartulinezko zirkulua jarriko dugu desberdina den marrazkiaren gainean.
Plastifikatu eta matematika txokoan jarrita jolas hau indibidualki edota taldeka egin daiteke.
Irudiak jaisteko sakatu gainean
iturria
NOLA APAINDU IKASGELA OLENTZEROREN JAIA OSPATZEKO
Olentzeroren jaia egiteko eskola apaintzen dugu eta, konkretuki, gehiago apaintzen duguna psikomotrizitateko gela da (handiena da eta).
Lokarri batzuk, paperezko pinuak, paperezko izarrak eta pazientzia handia.
Ah! Horma nagusia eszenatoki bezala uzteko... nire lagunaren eskua eta gure ahaleginak kokatzeko eta bertikala mantentzeko.
Jaian Olentzerok ikasgelarako jostailuak ekarriko dizkigu eta gu, bere ohorez, abesti batzuk, olerkiak eta antzerki pieza txikiak oparituko dizkiogu.
Haur Hezkuntzako guztiak elkartuko gara eta primeran izango gara gabon-kantak abesten eta dantzatzen.
Suscribirse a:
Entradas
(
Atom
)














