UDAZKENEKO ESKULANAK hostoak










Hostoak erortzen ari dira. Ez dira joan bejar zakarrontzira. 

Hemen hamaika aukera ditugu figura politak egiteko haurrekin.

Hauek ereduak dira, baina haurren sormena handiagoa da, dudarik gabe.

BATZAR DIGITALAK


Eskolak presentzialak diren arren, haur askok denboraldiak ematen dituzte etxean, konfinamenduagatik edo gaixotasunagatik; beraz, zoragarria iruditu zait etxean eskolan egiten dituzten errutinak egin ahal izatea.

Adibide horiek jarraitu ditzakegu gure batzar digitala egiteko.




EDOZEIN MOMENTUTARAKO ETIKETAK


Etiketak behar dira beti. Izena jartzeko, tiraderak, pertxak, mahaiak, lanak eta fitxak markatzeko...

Horregatik da interesgarria beti eskura izatea. Behar ez badituzu orain... inprimatu eta gorde, beste momentutan... batek daki.

Irudia jaisteko sakatu gainean

ZENBAT FALTA DIRA? txartela (inprimagarria)


Zerrenda pasatu ahala, haur-kopurua zenbatzen da. 
Hau da egin dudan txartela zehaz-mehaz jakiteko zenbat neska edota mutil falta diren. 
Azkenean batuketa egingo da eta bukatuta arduradunaren lana.

Irudia jaisteko sakatu gainean

BATZARRERAKO PANELA (inprimagarria)




Egin dudan batzarreko horma-irudi honekin errutinak egin ditzakegu era errazan.
Guztia panel batean egotea gustatu zait betidanik, horregatik lanean jarri nintzen sortzeko.
Inprimatzeko din A3 paperean merezi du.
Oso erabilgarria dela ematen du. Espero zuen gustokoa izango dela ere.


Irudiak jaisteko sakatu gainean

IKASGELAKO LANKIDETZA-ROLEN TXARTELAK (inprimagarriak)


Irudi hauek egin ditut eguneko arduraduna izendatzeko. 

Ikastetxe batzuetan haurrek maskara daramate, adinaren arabera, eta beste batzuetan ez, horregatik daude hainbat aukera. 

Bi zentzutan ere egin ditut, batzuetan alde batetik ondo datorkigulako eta beste batzuetan bestetik.

Irudi bakoitzean dagoen karratu txikia belkro zati bat itsatsi eta argazkia jartzekoa da, haur txikiak baldin badira, eta izena jartzekoa, irakurtzen edo idazten baldin badakite.

 Gustatuko zaizuela espero dut.









Irudiak jaisteko sakatu gainean