BIDEO-BILTEGIA EUSKAL ENCODINGS

Web orrialde honetan gustien gustorako bideak (marrazki bizidunak) aurkituko ditugu.

Orrialde ezaguna da, baina bideoak elkartuta izatea, abantaila bat da.

Denak daude hemen denbora-pasa dibertigarria izateko. 



Joateko sakatu irudiaren gainean

ZENTZUMENEN LOREAK jolasa (inprimagarria)

Asko gustatzen zait zentzumenak lantzea, inguruan ditugun gauzak ezagutzeko lehen hartzaileak direlako.

Ukitu, usaindu, dastatu, entzun edo ikusi. Denak dira garrantzitsuak eta guztiek ematen digute errealitatearen zati bat.

Joko honetan petaloak dagokion loreari jarri behar dizkiogu. Dibertigarria da eta gure ezagutzak bermatzen ditu.

Era askotara jolas gaitezke, baina haurren artean banatzen baditugu eta loreak arbelean itsasten baditugu...



PDFa jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean

KOLORE TONALITATEEN JOSTAILUA

Koloreak lantzeak aukera asko ditu, baina koloreen tonalitateak landu nahi ditugunean... hori gehiago kostatzen da.

Hau zurezko joko bat da, GRIMM 'S Arcoiris jokoen barne, eta zoragarria da lantzeko.

Ikusteko sakatu irudiaren gainean

MARRAKI BIZIDUNAK KOLOREZTATZEKO MARRAZKIAK


Haurren pertsonaiarik ezagunenak koloreztatzeko marrazki ugari dituen kanpotar orrialdea da hau. (Ez dugu hizkuntza hori jakin behar, intuitiboa da).
Ziur gustuko duzuena aurkituko duzuela.

Ikusteko sakatu irudiaren gainean

ZER DESAGERTU DA? jolasa (inprimagarria)

Ikusten duzuenez, hauetako fitxa bakoitzak bi zati ditu.

Inprimatu ondoren lerrotik tolestu behar dira eta jolasa hasten da.

Jolas honetan haurrak, arretaz, begiratzen ditu agertzen diren marrazkiak, minutu batez. Gero itxi behar ditu begiak eta fitxari buelta emanda, ireki begiak eta falta den marrazkia esan behar du.

Ia egunero, arratsaldeko jolasalditik etorri eta 10 minutura, jolas honen beste bertsio bat egin ohi dugu, jostailu eta objektu errealekin. 3 objektu jarri, trapu batekin estali, begiak ixteko eskatu, objektu bat kendu, begiak irekitzeko eskatu, objektuak azaleratu eta zer falta den asmatu behar dute.

Benetan izugarri gustatzen zaien erronka da eta ez dago egunik egin nahi ez dutenik.

Konplikatu egin daiteke elementu kopurua handituz, buruz ikasteko denbora murriztuz edo elementu gehiago kenduz.









Irudien PDFa jaisteko sakatu goiko irudiaren gainean