KUTXA MAGIKOA IKASGELAN AGERTU DA

Hau da KUTXA MAGIKOA.

3 urteko ikasgeletan, ostiraletako lehen hiruhilekoan, kutxa magikoa agertzen da.

Beste eskola batetik dator eta opari txiki bat ekartzen digu haur bakoitzarentzat.

Korridorean zehar kutxa magikoa entzuten dugun bakoitzean jartzen duten ilusioa eta aurpegiak deskribaezinak dira.

Kutxa barruko oparitxoak oso sinpleak dira (klariona, plastilina zati bat, stickerrak, hatz-txotxongilo bat...).

Batzuetan kutxak hitz eginten du.


IKASGELAKO LANKIDETZA-ROLEN TXARTELTXOAK (inprimagarria)

Ikasgela askotan zer-eginak banatzen dira haurren artean. Horiek ardurak izango dira.

Txandaka egin ohi da, horretarako arduradunak behar ditugu. Haurrak beti zain egoten dira ea tokatzen zaien.

Arduradun hauek desberdintzeko txarteltxoak egin ditut. Hemen dituzue.

Badakit ez direla ikastetxe guztietan jartzen direnak, baina gutxienez zerbait da.

Beste batzuk behar badituzue esan. Egingo ditut.

Bakarrik ardunadunen txartelak behar badituzue HEMEN daude.

EGOKITZE-ALDIAN EGITEKO JOLASAK

TXAPLIGUA

Jolas dibertigarria da, eskuekin egiten diren mugimenduei ahoarekin egindako soinuak gehitzen baitzaizkie.

Abiadura gero eta azkarragoa da.

Haurrei asko gustatzen zaie eta egokitze-aldian ia egunero egiten dugu.

Irudian jolasaren azalpena uzten dizuet.



MUGIMENDUAK

Jokoa ematen den agindua ematean datza. 

Helburua euskarazko hitz errazak ikastea da.

Aginduak oso sinpleak dira beti eta mugimenduak dituzte (esertzea, etzanda egotea, bueltak ematea, zutik jartzea, salto egitea, txalotzea, mugitzea, hanka bat altxatzea, bi besoak altxatzea eta astintzea...).

Hasieran oso poliki egiten da, baina egunak aurrera joan ahala abiadura handitzen doa.

Estres asko deskargatzen duen jokoa da.


ONGI ETORRIKO KOROAK (inprimagarriak)

Lehenengo eguna umeekin buelta ematen dugu eskolatik (gogoratzeko nolakoa zen edo ikusteko, berriak badira umeak).

Ia denbora osoa ematen dugu patioan jolasten.

Baina etxera zerbait eramatea nahi badugu opari moduan... koro hauek aproposak iraditzen zaizkit.

Umeak moztu, itsatsi, buruan jarri eta eraman.

Azken marrazkiaren tirak koroa luzatzekoak dira.