2023-10-13

KUTXA MAGIKOAREN OPARITXOAK ekintza bereziak

Kutxa magikoa baliabide harrigarri handia da txikienentzat.

Isiltasuna erabatekoa da korridorean zarata entzuten denean, bisitan etortzen zaigulako. 

Badakite asko maite dituela eta ikasgelarako ipuinaz gain, bakoitzarentzako opari txiki bat ere ekarriko diela.

Umeen ilusio eta alaitasun aurpegiak ezin dira deskribatu.

Batzuetan kutxak sticker super politak ekartzen ditu.


Ez du axola komertzialak ez izatea. Hemen uzten dizkizuet aukera batzuk.


Inprimitu eta moztu egiten ditut, eta aukera guztien artean bakoitzak gehien gustatzen zaiona aukeratzen du.


Kutxaren dinamika blogeko beste sarrera batean komentatu nuen.










PDFa jaitsi

No hay comentarios :

Publicar un comentario