Askotan, zenbakiak hileko egunekin lantzen ditugu. Egutegi hau prest dago haurrek errotulagailu batekin idatz dezaten hileko eguneko zifra. Horrela, zenbakien grafiak ikasteaz gain, seriazioa, asteko egunak, lanegunak edo jaiegunak eta denboraren igarotzea ere ikasten dituzte, hilabetearen erreferentziarekin.
Adibidean jarri dudan bezala, irudi, argazki edo marrazki bat jar daiteke ikusgarriago gera dadin. Hilero alda daiteke. Nik adibidean jarri dut Portillako gaztelua, Araban.
Nire proposamena da egutegiaren azala egiteko, haurrek marrazki bat egitea egiten ari diren proiektuari buruz, gaiari buruz edo dagokion hilabeteko jaiei buruz. Gero, gehien gustatzen zaiguna aukeratu eta jantzi egiten da. Astero ere alda daiteke.
No hay comentarios :
Publicar un comentario