Benetan urte asko daramatzat Vienako Philarmonikaren Urteberriko Kontzertua telebistan ikusten eta entzuten.
Jotzen duten piezarik ospetsuenetako bat Radetzky Martxa da.
Eskolako lehen egunean, gabonen ondoren, haurrek, ilusio handiz, nola pasatu duten eta nahi duten guztia kontatzea gustatzen zait, opariak, afariak, familiak, dibertimenduak...
Baina, eguna amaitzeko, beti gustatzen zait Martxa famatu hau bideoan jartzea eta guztien artean, txalotuz, beren erritmoan jotzea. Musika klasikoa hurbiltzeko modu bat da hori, normalean, entzuteko aukera gutxi izaten baitituzte.
Hemen, Daniel Barenboim-en eskutik, bideoa uzten dizuet.
Sakatu irudian
No hay comentarios :
Publicar un comentario