2025-09-30

SAGARRONDOAREN KOLOREAK UDAZKENEAN

"Sagarrondo" jolas hezitzailea 2 urte inguruko haurren pentsamendu logikoa, memoria, ikusmen-pertzepzioa eta motrizitate fina hobetzeko diseinatuta dago. 

Zuhaitzean sagarrak jarri behar dira, patroien arabera.

Jardueren orriak doan inprimatu eta 9 patroi-txartel eta sagar moztu. Aukeratu txartel bat eta eskatu umeari sagarrak zuhaitzean jartzeko bertan agertzen diren leku berberetan. 

Haurrek adin handiagoa badute, patroia buruz ikasteko eta memoria-patroia errepikatzeko eska diezaiekegu.




2025-09-16

GRIMM'S URTEKO EGUTEGIA (Montessori-Waldorf)

Batzarrean urtaroa, hila, asteko eguna eta eguna lantzen ditugu.

Normalean kartelekin egiten dugu, baina era desberdina da hau, manipulatiboagoa, bisualagoa.

Egia da erosi behar dela eta ez dela merkea, baina nire ustez merezi du.

Badakigu haurrek ukimenaren eta ikusmenaren bidez ikasten dutela, eta denbora kontzeptua ez zaiela erraz ulertzen.

Urteko egutegi honek kontzeptu horiek ulertzea errazten du, bistaratu eta manipulatu egin baitezakete.

Nahi baduzue jakin nola erabiltzen den...Irudian sakatu.

Oso garestia baldin bada, hemen uzten dizuet beste aukera bat... ESTEKA.

2025-09-09

ARTE IKASTEKO PROIEKTUA - IRAILA - KANDINSKY + PUNTUAREN EGUNA

ARTE IKASTEKO PROIEKTUAn margolari batzuen artelanak eta bizitza ezagutzea propasatu nuen.

Hilabete bakoitzean margolari desberdina izango da protagonista.

Irailean, eta Puntuaren Eguna aprobetxatuz, KANDINSKY da nire aukera.

Ikusten duzuenez, "Kolore-estudioa: zirkulu zentrokideak dituzten karratuak" da artelanarik aproposena.

Horretarako teknika desberdinak erabil daitezke. Hemen nire aukerak dituzue:
1. patroia emanda, pintzelarekin, hatzarekin edo kolore-lapizekin margotzea.
2. hainbat tamainatako kartulinezko zirkuluak moztea eta ordena egokian itsastea.
3. karratu bakarra egin, zirkuluz osatuta, eta gortina moduko bat egitea.

Hemen dituzue adibideak.